Oreka bilatzea, hori da erronka.

Proiektu honetan eraikuntza bigarren planoan dago.
Familia-proiektu bat da, etengabeko ideia iturri, eta ingurunearekin, landaretzarekin eta bizitzaren erritmoekin diseinatu beharreko eremu bizia.

Lur sail batean, baratza, urmaela, belardia eta baso gaztea dira proiektu guztien sostengu.
Landareak ezagutu behar dira, leku egokian landatzeko, eta tarteka ustekabeko bisitariak agertzen dira: lagunak, senideak, hegaztiak, animalia txikiak, intsektuak… haientzat ere lekua egin behar da.

Hiri txiki baten antzera antolatu beharreko eremua da:
erabilera desberdinak, bizidun mota ugari eta erritmo ezberdinak uztartu behar dira.
Ezagutza anitzak eskuratu eta oreka bilatzean datza lana; eta oreka hori lortzean, zaintza eguneroko harreman natural bilakatzen da,
bizitzaren erritmoaren parte, ez eginbehar baten zama.