Bazen behin… ekonomian, gizartean eta ingurumenean oinarritzen zen arkitektura jasangarri bat.

Arkitektura jasangarrirako aholkularitza

Ipuin bat izan daitekeen hau errealitate bilakatzen saiatu gaitezke elkarlanean

Non gaude eta nora goaz.

Proiektu bakoitzak bere lekua eta erritmoa ditu.

Helburuak eta estrategia elkarlanean zehaztuko ditugu, jasangarritasunaren ikuspegitik.

Ikuspegia

Plangintza jasangarria · Taxonomia berdea · Estrategia eta orientazioa · Bitartekaritza · Prozesuen egituratzea

Kalkuluak bai… baina zertarako?

Energia, material eta inpaktuak tresna egokiekin eta modu bateratuan aztertu eta kalkulatuko ditugu,
proiektu bakoitzaren errealitatera egokituta.

Datuetan oinarritutako erabakiak hartuko ditugu.

Neurtu eta kalkulatu

Energia-zimulazioak (CEX, HULC) · Bizitza-zikloaren analisiaK (GWP, ODP, AP…) · Level(s) · Taxonomia Berdea · Neurri-paketeen optimizazioa

Denok ados?

Parte hartzaile guztien artean zubi lana egingo dugu, ulermen partekatua sortuz eta erabaki koherenteak hartuz.

Pertsonak eta ikuspegiak lotuko ditugu.

Komunitatean oinarritu

Parte-hartze prozesuen diseinua · Dinamizazioa · Bitartekaritza · Komunikazioa · Koordinazio Tekniko-soziala

...eta papera baino gehiago izan dadila.

Ziurtagiriak ez dira tramite hutsak, proiektuaren koherentzia eta kalitatea aitortzeko tresnak dira.

Helburu teknikoak eta balioak lerrokatuko ditugu, proiektuak bere balioa modu garden eta ulergarrian erakuts dezan.

Ziurtatu

VERDE (GBCe) Ziurtagiria · Jasangarritasun ziurtagiria · Ziurtagiri energetikoak · pas-e. Eraikinaren pasaportea · Level(s)