Elizalde Life Berri (2023an hasi)

Jasangarritasuna, hezkuntza eta gobernantza uztartzeko ikuspegi berria Hasiera batean, eraikin publiko baten zaharberritze proiektua zen, helburu energetiko eta pedagogikoekin.Baina gerora, proiektuak beste dimentsio bat hartu du: jasangarritasuna, inklusibitatea, komunitatea eta zirkulartasuna erdigunean jarri ditu. Gaur, proiektua Europako LIFE programarako hautagai da.Helburua ez da soilik eraikin bat berritzea,baizik eta gobernantza eta elkarlana indartzea, eraldaketa bera haurrentzat […]

Gure Batza (2021tik)

Oreka bilatzea, hori da erronka. Proiektu honetan eraikuntza bigarren planoan dago.Familia-proiektu bat da, etengabeko ideia iturri, eta ingurunearekin, landaretzarekin eta bizitzaren erritmoekin diseinatu beharreko eremu bizia. Lur sail batean, baratza, urmaela, belardia eta baso gaztea dira proiektu guztien sostengu.Landareak ezagutu behar dira, leku egokian landatzeko, eta tarteka ustekabeko bisitariak agertzen dira: lagunak, senideak, hegaztiak, animalia […]

Transpatioa (2019tik bizirik)

Eskola baten patioa, komunitate baten laborategi bihurtuta Ikastetxeko patioaren eraldaketa beharretik abiatu zen eta proiektuak komunitate osoa inplikatu zuen: ikasleak, irakasleak, familiak eta Udala. Helburua ez zen soilik espazioa aldatzea, baizik eta bertan gertatzen zena eraldatzea. Naturarekin konektatutako ingurune inklusibo eta bizigarri bat sortzen ari gara elkarrekin, aniztasuna, ongizatea, jolas librea eta ikaskuntza sustatuz. Oraindik […]

Galtziborda Baserriaren Berreraikitzea (2015)

Baserri zahar baten berreraikuntza, oreka bilatzeko esperientzia. Hasierako asmoa birgaitzea zen, material naturalak erabiliz, baina prozesuan egitura zaharra mantentzea ezinezkoa bihurtu zen.Horrek errealitate ekonomiko eta teknikoak mahai gainean jarri zituen, eta jasangarritasunaren irizpideak neurriz aplikatu behar izan ziren. Hala ere, hainbat ekarpen esanguratsu gauzatu ziren: bertako materialen berrerabilpena, bereziki harria; ura kudeatzeko sistema autonomoa, iturburu […]

Añanako Gatz Haranaren Birgaitze Plana (2000–2005)

Ondare bizia: ura, egurra eta eguzkiaren indarra, gizakiaren zerbitzura. Ondare bizia eta produktiboa berreskuratzeko pentsatu zen: Haranaren arkitektura eta gatzaren ekoizpen tradizionala, komunitatearen jardunarekin eta paisaiaren zaintzarekin uztartuz. Diziplina anitzeko talde batean garatu zen, eta GIS dokumentazio tresna espezifiko baten garapena txertatu zuen, ezagutza eta kudeaketa hobetzeko. Helburua ez zen soilik egitura fisikoa zaharberritzea, baizik […]

Kooperazio Proiektuak (1996–2008)

Tokiko ezagutza, komunitatearen eta autogestioaren indarra. Peruko landa-eremuetan hainbat proiektutan parte hartu nuen, garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeekin elkarlanean. Helburua tokiko ekimenak eta komunitatearen proposamenak jasotzea izan zen, eta haiekin batera proiektuak egituratzea. Bitartekaritzaren bidez finantzaketa lortu eta proiektuak gauzatu ahal izan ziren, betiere komunitatearen autogestioa eta parte-hartzea indartuz. Esperientzia horiek erakutsi zidaten, baliabide ekonomikoak gutxietsi […]