Gaur egun, energia-eskariaren hazkundeak eta ingurumen-presioak erronka handiak ekarri dituzte, eta araudi gero eta zorrotzagoek eraikuntza-sektorea eraldatzen ari dira. Horregatik, jasangarritasuna ezinbesteko ardatz bihurtu da: ingurumen-inpaktu txikiagoa duten eraikinak lortzeko, bertan bizi edo lan egiten dutenen bizi-kalitatea hobetzeko, eta gizartearen ingurumen, ekonomia eta gizarte-erronkei erantzuteko.

Ikuspegi jasangarriak gainera balio erantsia dakar: erakundeen irudia eta sinesgarritasuna indartzen ditu, araudi eta lege-betebeharrak betetzea errazten du, finantziazio eta dirulaguntza aukera berrietara sarbidea zabaltzen du, eta epe luzera kostuak murrizteko aukera eskaintzen du.

Helburu jasangarriak zehaztu, mugarriak eta adierazleak ezarri, eta jarraipenerako tresna errazak eskaintzea. Horrela, talde osoak ikuspegi bateratua izango du eta erabakiak estrategikoki hartu ahal izango dira.
Proiektuaren lehen faseetatik laguntza eskaintzen dut:

  • Ezarritako helburuei dagokien jasangarritasun-marko egokia ezartzeko.
  • Diseinu eta eraikuntza erabakietan irizpide egokiak finkatuz, arriskuak eta gainkostuak saihesteko.
  • Araudi, ziurtagiri eta finantzaketa aukera jasangarriak identifikatzeko eta bideratzeko.
  • Epe luzeko inpaktu eta kostuak optimizatzeko.


Jasangarritasuna ez da soilik aukera bat; beharrezkoa eta estrategikoa da etorkizuneko proiektu guztientzat.

Diseinu eta eraikuntza erabakietan kalkuluak oinarria dira irizpide egokiak finkatzeko. Beharrezkoak dira energia-ziurtagiriak lortzeko eta dirulaguntza edo finantziazio jasangarriko espedienteak osatzeko.

ENERGIA SIMULAZIOAK

Eraikinaren portaera energetikoa kalkulatu eta hobekuntza-neurriak proposatzen ditut: kontsumoak, emisioak eta erosotasuna.

  • Energia-kontsumoa eta emisioak ezagutzeko eta murrizteko
  • Energia ziurtagiriak lortu eta tramiteak kudeatzeko
  • Dirulaguntza eta birgaitze energetikorako aukerak identifikatzeko


BIZITZA ZIKLOAREN ANALISIAK

Materialen eta sistemaren bizitza-ziklo osoan ingurumen-inpaktuak neurtu eta alderatzen ditut, DAP edo EPD (Environmental Product Declarations) eta ekoinbentarioen datuetan oinarrituta. Horri esker, material eta sistemaren ingurumen-inpaktuak kuantifikatzen dira, eta agertoki desberdinen analisia egin daiteke (material alternatiboak, mantentze-estrategiak, amaiera-faseko aukerak…). Horrela, diseinu-erabakiak konparazio objektiboetan eta datu zehatzetan oinarritzen dira.

TAXONOMIA BERDEA

Finantza-eragileei laguntzeko tresna, zer jarduera ekonomiko diren jasangarriak eta zeintzuk ez jakiteko, ingurumen-helburuekin lerrokatzeko, Do No Significant Harm baldintzak betetzen direla egiaztatzeko edo eta EBko finantzaketa jasangarria eskuratzeko.

NEURRI-PAKETEEN OPTIMIZAZIOA

Proiektu bakoitzean neurri desberdinak konbinatuz (isolamendua, leihoak, instalazioak, energia berriztagarriak…), inbertsioaren itzulera (ROI) eta eragin energetikoa alderatzen ditut. Horrela, bezeroak aukera du neurri bakoitzaren eta neurri-multzoen kostu/onarpen denborak eta energia-aurrezpen mailak konparatzeko. Tresna honek erabaki estrategikoak errazten ditu, inbertsioa eta inpaktu energetikoa modu orekatuan baloratuz.

Komunitatearen ahotsa eta balio soziala proiektu jasangarrietan integratzeko laguntza eskaintzen dut.

Horretarako, beste profesional batekin elkarlanean aritzen naiz, parte-hartze prozesuen gidaritzan eta dinamika sortzaileen diseinuan espezializatua.

  • Proiektuen balio soziala aktibatzen laguntzeko.
  • Eragile eta parte hartzaile ezberdinak konektatu eta elkarrizketa errazteko.
  • Eskari errealak eta lehentasunak modu inklusiboan jasotzeko.
  • Komunitate-identitatea eta kohesioa indartzeko.
  • Finantziazio sozial/komunitariorako aukerak aktibatzeko eta kudeatzeko.

Ziurtagiriek proiektua balioan jartzeko balio dute modu garden eta sinesgarrian:

  • Ziurtapen-sistemak jasangarritasun-helburuak definitzeko tresna lagungarriak dira.
  • Proiektu, eraikuntza eta erabilera-prozesu osoan kalitate-prozesuak ezartzea ahalbidetzen dute.
  • Etorkizunerako plangintza dira, eta arriskuak eta gainkostuak saihesten dituzte.
  • Eraikinaren jasangarritasuna modu garden eta independentean balioesten dute .
  • Ziurtagiria aintzatespen bat eta marketin-tresna bat da.
  • Finantzaketa jasangarriarekin bateratzeko baliagarria da.


VERDE (GBCe) ZIURTAGIRIA

Eraikin baten jasangarritasun-maila modu independentean ebaluatzeko eta ziurtatzeko tresna da. GBCe elkartea, edo Espainiako Eraikuntza Jasangarrirako Kontseilua, World Green Building Council (WorldGBC) nazioarteko elkartean afiliatutako erakunde autonomoa da.
GBCeko ebaluatzaile akreditatua izanik, proiektuaren jasangarritasuna ebaluatzeko ziurtapen-prozesu osoan gidatu eta laguntzen dut.

PAS-E. ERAIKINAREN PASAPORTEA

Eraikin bakoitzerako plan integrala sortzen dut: liburu digitala, komunitate-laguntza eta birgaitze-plana, bizi-baldintzak eta ingurumen-inpaktua hobetu daitezen.

  • Birgaitzeen kalitatea eta koherentzia bermatzeko.
  • Erabiltzaileen bizi kalitatea hobetzeko.
  • Mantentze-planak eta jarraipena ezartzeko.
  • Dirulaguntza eta finantzaketa-espedienteak egituratzeko.


LEVEL(S)

Europako Batzordeak sortutako marko bateratua da, eraikinen bizitza-zikloan ingurumen-inpaktu nagusiak neurtzeko. Ez da ziurtagiri bat, baina EBko adierazle komun multzoa eskaintzen du, datuak konparagarriak izan daitezen eta diseinu-erabakiak ingurumen-irizpide sendoetan oinarria izateko.